BIKINGOAK eta BASKOIAK
Gaitza da benetan baskoien armadei buruzko aipamenik aurkitzea, egia esateko haren osaketaren gainekorik ez dut inon topatu; beraz, nik neuk ekin diot haren balizko osaketa proposatzeari. Inon ez denez agertzen honelakorik, ea nork esaten didan posiblea ez denik. Interneten eta liburuetan arakatuz kasitu dut erabili dudan dokumentazioa egitasmo hau burutzeko; kritikak era askotakoak izan daitezke, baina, ez dudanez uste inork irakurriko duenik (ausartuko denik), ziurrenik ez dut azalpen handirik eman beharko. Hortaz bego hemen nire proposamena.
Hemen aurkituko duzun egitasmoa bikingoek Euskal Herrian sarraldiak egin zituzteneko garaian kokatzen da. Oker ez banago hainbat izan ziren egin zituzten sarraldiak; nik Iruñeko Erresuman ibili zirenekoa erabili dut.
Ia beti legez film bat, serie bat kasu honetan, izan da egitasmoaren hazia. Vikings izan da oraingoan; halere, lehenagotik ezagutzen nituen bikingoek gurean egindako sarraldiak eta, zenbait artikulu eta liburutan agertu baitira. Azken bultzada Iñakik eman zidan bere Foundry markako bikingoak eskaini zizkidanean... ezin izan nion ezetz esan, eta gainera egitasmoan parte hartzeko konbentzitu nuen.
Arautegia eta armaden zerrendak
Beheko fitxategian aurkituko dituzun armaden zerrenda zein azalpen eta argudiaketa Aizkorak zorroztu! guda jokorako dira.
bikingoak_e.h.an.pdf | |
File Size: | 729 kb |
File Type: |
armada_zerrendak.pdf | |
File Size: | 81 kb |
File Type: |