Bigarren Mundu Gerra
Hona hemen Bigarren Mundu Gerrari buruzko zenbait informazio; beti legez Wikipediatik ateratakoa (sakatu Wikipedia gainean).
Bigarren Mundu Gerran girotutako telesaiorik aipatu beharko banu, zalantzarik gabe Band of Brothers izango litzateke hautatua; egia esanda serie hau ikusiz bururatu zitzaidan garai honetako miniaturak margotu eta arautegiak aztertzea. Horretaz gain, zorte handia izan nuen handik gutxira Open Fire kutxa atera baitzuten Flames of War-ekoek, eta gainera zerekin eta Estatu Batuetako paratxutistekin; beraz, zer gehiago eska nezakeen?
Halere nik ezagutzen dudan baten gustuak kontuan izanik alemaniarrak margotzea erabaki nuen, berak errusiarrak gustukoak baititu. Amerikarrek beren txandari itxaron beharko diote.
Halere nik ezagutzen dudan baten gustuak kontuan izanik alemaniarrak margotzea erabaki nuen, berak errusiarrak gustukoak baititu. Amerikarrek beren txandari itxaron beharko diote.
Flames of War markako 15 milimetroko miniaturak; II. Mundu Gerrako alemaniarrak.
88ko alemaniar kanoiak
7,5 cm PAK 40 (gurdien aurkako kanoia)
Sturmgeschütz (erasorako kanoia)
EUSKARA BIGARREN MUNDU GERRAN
Ostera be euskaldunak gerretan. Kasu honetan nola erabili zen euskara Bigarren Mundu Gerran. Argia astekarian agertutako I am Pellot, biba festa! gehigarriak zekarrena, hain zuzen ere. Honetaz gain jakingarri gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu EUSKARA BIGARREN MUNDU GERRAN gainean.