DBA
Irregular etxeko miniaturak, 6 milimetrokoak.
Miniatura hauek erostera joan ginenean argi geneukan miniatura asko batera nahi genuela, multzo handitan bildutako gerlariak; eta horretarako eskala hau aukeratu genuen. Halere, DBA jokorako ez da euskarri askorik behar; beraz, ez du bilatzen genuen sentsazio hori ematen. Esan daiteke hau izan zela lehenengo ezustea eskala honekin. Gerlari ugari batera egoteko beste arautegi bat aukeratu behar da.
Bada aipatu behar den beste ezaugarri bat , marka honetako miniaturen euskarrien beheko aldea oso lodia da. Hori dela eta , alde batetik nahi dugun neurria lortzeko, eta beste aldetik lodiera murrizteko asko landu behar dira euskarriak. Lan handia azken finean, gainera oso ondo ez geratzeko.

Hala eta guztiz ere ez nintzen desgustura geratu lanarekin. Kalitateari begira erdiko maila aukeratu nuen, zeren tamaina kontuan harturik ez nuen beste planteamendu egokiagorik aurkitu. Horregatik hurbil-hurbiletik begiratuta ez dira oso era finean margotutako miniaturak; dena den, helburua urrunetik begiratuak izateko egitea zen, ez baitu inolako zentzurik hain eskala txikian egindako miniaturak hain hurbiletik begiratzeak: eskalarena hain zuzen ere, horretarako da, urruntasun hori adierazteko eta irudikatzeko.
Binaka egindako armadak dira, nahiz eta hasieran egitasmoa hori ez izan: sistema honek ahalbideratzen du etxera lagunen bat etorriz gero, armadak beti prest edukitzea partida bat jolasteko. Ez dago aitzakiarik, norberak partidarako behar den guztia badauka, ez dago ezetz esaterik.
Lehenengo bikotea erromatarrak eta galiarrak dira. Partida girotzeko Rome telesaila ikus daiteke: ondo girotuta dago eta kontatzen diren gertaerak interesgarriak dira. Horretaz gain, Euskal Herrian erromatarrek eduki zuten eragina aztertzen duen liburuxka interesgarria irakur daiteke; Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaraturik BERTAN bildumaren barnean. "Erromatar garaia" du izena eta bildumako 17. zenbakia da; deskargatzeko aukera ematen dute (zuek estekan sakaturik lor dezakezue).
Bigarren bikotea Alexander Handiaren mazedoniarrak eta pertsa akemenidoak dira. Kasu honetan film bat baino, film baten zati bat gomendatuko nuke. Oliver Stonek filmaturiko Alexander filmaren Gaugamelako bataila. Film osoa aspergarria begitandu zitzaidan, Gaugamelakoa eta gero denbora osoa beste bataila baten zain egon bainintzen; alferrik, jakina.

EUSKALDUNAK ERROMATAR ARMADAN ETA HAIEN AURKA
Ondorengo fitxeroan agertzen dira euskaldunek erromatar armadan parte hartu zutelako aipamenak, badaezpada baten batek gaian interesik baleuka. Eta Andagosteko batailari buruzko bideoak (oso argi ez badago ere zer gertatu zen, hau jazotakoaren bertsio bat da, jakin badakit beste bertsio bat gutxienez badagoela) sakatu esteken gainean bideoak ikusi ahal izateko: 1. atala, 2. atala, 3 atala, 4. atala.

euskaldunak_erromatar_armadan.odt | |
File Size: | 33 kb |
File Type: | odt |
DBArako arautegia eta taula
Hemen daukazue DBA jolasarako arautegia eta taula bat; partidetan erabiltzeko. Oker ez banago DBAren lehenengo bertsioa da erabiltzen duguna; beraz, bertsio horri dagozkion arautegia eta taula dira. Jatorrizko arautegia Wargames research group-ek egin zuen 80-90ko hamarkadetan, ingelesez, noski; baina, hemen topatuko duzuena euskarazko bertsioa da. Bi formatotan jarri dut odt eta doc.
Wargames research group-en web gunean sartuz gero ingelesezko lehenengo bertsioa deskargatu ahal izango duzue; dena dela, gogorarazi gura dizuet euskarazko bertsio itzulpena izateaz gain, geuk moldatua dagoela (gutxi bada ere).

dba_taula.doc | |
File Size: | 51 kb |
File Type: | doc |
dba_arautegia_euskaraz.odt | |
File Size: | 41 kb |
File Type: | odt |
dba_arautegia_euskaraz.doc | |
File Size: | 84 kb |
File Type: | doc |
ERROMATARRAK GALIARREN AURKA
PERTSA AKEMENIDOAK ETA MAZEDONIARRAK
AURREZ AURRE
Armaden kanpamenduak
Kanpamenduak egiteko ez nuen burua gehiegi nekatu; plastikoa, zotzak, kortxoa, ore berdea, egur puskak... hortik neuzkan soberakin batzuk hartu eta erraz eta arin egin nituen.
Eskenatokia.
Ez fidatu goiko atalean agertzen diren argazkiez, anaiak Photoshop-en bidez hainbat lerro ezabatu, eta txukun antzera jarri zuen-eta dena argazkiak ateratakoan. Hauxe da erabilitako materiala: prentsaturiko kartoiez egindako tableroak, area, egurra, itsasgarri zuria, pintura, e.a. Azalpenetan argiago ikusiko duzue.
Ondorengo argazkietan behar diren oinarrizko elementuak (nire ustez) agertzen dira: ibaia (tarte ezberdinak, hainbat forma eman ahal izateko), mendiak, basoak eta zeharkaezinezko oztopoak.
Mendiak egiteko prentsaturiko kortxoa erabili genuen; kuter batez forma eman, lixatu, eta amaitzeko goblin berdea erabiliz pintatu genituen. Zuhaitzak goroldioz eta zotzez eginda daude, margotu barik; eta euskarriak kartoizkoak dira.

Oker ez banago tableroa hau egiteko jarraibideak Alea aldizkari batean agertzen ziren; baina, auskalo zein zenbakitan. Aitorri esker egin ahal izan genuen, berak baitzituen planoak eta.
Tableroa prentsaturiko kartoiez eginda dago; azken argazkian ikus daitekeenez azpiko aldean lau tako dago, kasu honetan filtroz eginda, baina, edozein material erabil daiteke. Takoen helburuak bi dira; zatiak elkartzean tablero osoa osatzeko ez mugitzea, eta bata bestearen gainean pilatu ahal izatea errazago gorde ahal izateko.
Tableroak sei zati dauzka, dena dela, elkartzean batailako eskenatokia osatzeko lau baino ez ditugu erabiliko. Lehenengo argazkian agertzen den zatiaren moduko bi izan behar dugu, gehi beste lauak; hots, bideak dituztenak. Panel bakoitzaren neurriak 25 x 25 dira, zentimetrotan noski. Konturatzen bazarete bideak alde baten erdialdean hasten dira, eta beste panel baten edo batzuen erdialdean ere amaitzen dute. Honen zergatia da zatiak elkartzean bideen jarraipena osatzea.
Pintatzeko HIDRALUX TITAN (margo plastikoa, satinatua) 807 frontoi berdea pintura erabili genuen; geruza bat besterik ez genion eman, horrela kartoiak pintura xurgatzean, zenbait lekutan kartoiaren marroi kolorea agertuko da, testura sinesgarriagoa emanez. Behin pintura lehortuta, arkatz batez bideak marraztu genituen, marraztutako lerroetatik itsasgarri zuria eman eta area zabaldu itsas zedin. Dena sikatutakoan esprayz bernizatu genuen dena, batez ere area itsasteko.

ARMADEN OSAKETA
Hauexe da armada bakoitzaren osaera; hots, 12 elementuak edo euskarriak.
ERROMATARRAK (Camilio, III. K.a.): Zalduneria 2, espatak 6, psiloiak 2, lantzak 2. GALIARRAK: Gurdiak 4, gerlariak 6, psiloiak 2. MAZEDONIARRAK (Alexander): Zalduneria astuna 1, zalduneria 2, zalduneria arina 1, pikak 4, auxilia 1, psiloiak 2, lantzak 1. PERTSAK (Akemenidoak, IV. K.a.): Zalduneria astuna 1, zalduneria 3, zalduneria arina 2, lantzak 2, arkulariak 2, auxilia 2. |