FRANTZIAR-INDIAR GUDALDIAK
Minifigs etxeko miniaturak, 15 milimetrokoak; Frantziar-Indiar gudaldiei dagozkienak.
Aspaldiko film batek piztu zuen egitasmoa hau burutzeko gogoa. The last of the mohicans izan zen filma, eta hura gogoan hasi nintzen egitasmo honi forma ematen. Duela denbora luze eskatu nituen miniatura hauek, garai hartan interneten hastapenak ziren eta argazki gutxi zeuden bertan jakin ahal izateko nolakoak izango ziren miniaturak; halere, arriskatu eta erosi nituen. Gaur egun badira, nire ustetan, hobeak diren marka eta miniaturak, dena dela, ez naiz damu egindako erosketaz.
Egitasmoa girotzeko bada aipatu nahi nukeen liburu bat; interneten aurki eta deskarga dezakezuena: Manituana. Berez istorioa ez da frantziar-indiar gudaldietan gertatzen, ondorengo urteetan eta Estatu Batuetako Independentzia Gerran baizik. Informazio gehiago lortzeko guda honen inguruan irakurri Wikipedian agertzen den informazioa. |
Ondoren daukazuen arautegia geuk egindakoa da; pdf formatoan egonik liburuxka itxurarekin inprima dezakezue. Aspaldian hasi ginen hasierako arautegia txekeatzen eta joko mahaian probatzen; hemen daukazuena behin-betiko arautegia da.
mohawk__1754-1763_.pdf | |
File Size: | 113 kb |
File Type: |
Frantziar itsas-infanteria.
Frantziarren aldeko Mohawk indiarrak
Britaniar infanteria.
EUSKALDUNAK ETA INDIARRAK
Beti bezala euskaldunak tartean egon behar. Harremanak izan omen genituen Amerika kontinenteetako indiarrekin; hona hemen ARGIA astekarian agerturiko I am Pellot biba festa gehigarrian aurkitutakoa.
Basoko ehiztari frantziarrak.
Highlanderrak frantziar tropei eraso egiten.
Bataila
ESKENATOKIA
Gu 90 x 130 zentimetroko mahai batean jolasten gara; baina, gura izanez gero, txikiago edo handiagoetan jolas daiteke arazo barik. Hauexek dira eskenatokirako erabilitako elementuak:
1. Basoak: goroldio lehorrez, zotzez eta kartulinaz egindakoak.
2. Ehiztarien etxola eta zama abereetarako korta edo: Zotzez eta kartulinaz eginikoa; zotzak neurrira moztu eta itsagarriz pegatu ondoren margotu; teilatuak egiteko, internetetik jaisteko material ugari dago, nik horrelako batetik atera nituen teilatu hauek.
3. Egurrezko hesiak: zotzez eginda.
4. Ibaia: kartoizko basearen gainean edozein pastaz (MILIPUT esate baterako) harri batzuei forma eman uberak irudikatzeko; pasta lehor dagoenean pinturez ura pintatu, urdinez eta zuriz. Gure kasuan kolore hauek erabili genituen: TITAN color acrilico extra fino al agua, nº 49 Sky-blue, eta nº 55 Cyan blue ura margotzeko, eta PRISMO acrylique fine 018 Blanc de titane bitsarako.
5. Lubakiak eta babeslekuak: prentsaturiko kortxoz eginda daude; cuterrez moztuta eta lixaz forma emanda.
6. Mendiak (Iñakik eginda): kortxo zuriz osatuak, gainetik zerrautsa kola zuriz eman zitzaion, eta amaitzeko orlegiz margotu.
7. Mahairako oihala (Iñakik eginda): tableroa izango dena, mahai gainean zabaldu eta belardi handi izango dugu; tindatutako oihala da.
8. Sasiak: sikatutako goroldioa kartoi gainean itsatsita.

MARGOAK
Lehenengo eta behin esan behar da dauzkadan produktu guztiak erabiltzen ditudala margotzeko, hau da, Citadel markako poto bat badaukat, eta pintura ondo badago aprobetxatzen dut. Egia ere bada Vallejo-renak nahiago ditudala; dena den, ez dira garai onak poto bat botatzeko besterik gabe. Bigarrenez errepikatuko dut hasieran esaten dudana; ez naiz profesionala, beraz, jolasteko pintatuta daude, modu sinple eta errazean. Adibide bat jartzearren: egurra eta larrua margotzeko kolore bera erabiltzen dut, "Leather brown". Bai, badakit egokiagoa zela egurra beste kolore batez pintatzea, baina, zer demontre, ez da hainbesterako, ez gaitezen "puristak" izan.
Hemen adibide moduan frantziar itsas-infanteria eta highlander-ak jarri ditut nire teknika zein den azaltzeko. Tira, nirea ez, Iñakirena, berari kopiatu nion eta.

1. Miniaturari bizarrak kendu. Kasu honetan asko zeuzkaten.
2. Metalezko eskuila batez irudia garbitu; metalezkoak direla kontuan izan, bestela ez erabili.
3. Inprimazio margoa eman. Nik Vallejo 28011 Grey aerosol erabiltzen dut.
4. Miniatura pintatu barrutik kanpora; hots, lehenengoz azala, eta gero "janzten" joatea. Erabiliko ditugun margoak kolore sinpleak izango dira.
5. Figura osoari ondoko argazkian agertzen den pinturaz geruza bat zabaldu gain-gainetik emanda. REMBRANDT Acrylic Series 1. Burnt Umber. 409. Pintura hau erabilita figuraren detaile guztiak agerian geratuko dira. Urez nahasten dut nahi dudan trinkotasuna lortu arte: kontuan izanda gain-gainetik emateko dela eta detaileak agerian uzteko, ur asko erabili dut.
6. Berriro miniatura osoa birpasatu laugarren urratsean agertzen diren koloreak erabiliz; baina, kolore arteko loturetan Burnt Umber utziz, detaileak eta loturak markatzeko.
7. Amaitzeko bernizatu irudia. Nik Talens Acrylic Picture Varnish Matt 115 erabiltzen dut; gomendatu zidaten eta azkarra da aerosola da eta.

Highlanderren kasuan tinta (wash) erabili dut tartan-a egin behar ez izateko. Badakit argazkiak ez direla oso onak, baina, 15 milimetroko figuretan efektua txukuna da.