SAMURAIAK
Hauxe da dauzkadan egitasmoetariko bat; momentuz ez dakit zein izango den erabiliko dudan arautegia, dena den, ziurrenik bi talde osatuko ditut haien artean borroka egiteko.
Miniaturak Ral Partha etxekoak dira, 25 mmkoak, hain zuzen ere, eta Battlesystem brigades seriekoak dira: The Grey Blossom Regiment 10-562. Berez irudi zaharrak dira, 1991ko katalogoan agertutakoak lehenengo aldiz, oker ez banago.
Miniatura kopurua handiago bada ere, hauek dira dauden irudi motak; zaldun bakarra, eta besteetatik hainbat miniatura. Hain errepikakorra ez izateko, berunezko miniaturak izanik, tolestu eta bihurritu ditut zenbait jarreretan egon daitezen, eta ore berdea ere erabili dut.